Iritsi baino lehen:
Aurrez aurreko elkarrizketa baten bitartez, neurrira egindako lekualdatze bat kudeatu ahal izateko datu guztiak entzuten, apuntatzen eta jasotzen ditugu. Eskatutako etxebizitzaren, ingurunearen eta zerbitzuen bilaketarekin hasten gara. Denbora aurrezten dugu eta bezero bakoitzaren behar eta nahien arabera aukeratzen dugu. Bisita egun bat zehazten dugu eta hautaketarako une oro laguntzen dugu.
Seme-alabak dituzten familien kasuan, ikastetxe berriaren kokapena eta nahi den hizkuntza ereduaren hautaketa kudeatzen ditugu.
Egonaldian zehar:
Egonaldian zehar eguneko hogeita lau orduko eta asteko zazpi egunetako etengabeko asistentzia eskaintzen dugu, edozein zalantza argitzeko eta egunerokoan integrazio lasai eta atsegina ahalbidetzeko. Eguneroko jarduera berriei buruzko informazioa eskaintzen dugu: izen-emateak, gimnasioak, kirol elkarteak eta eskolaz kanpoko formakuntza.
Egonaldia amaituta:
Alokatze kontratuaren amaiera zein hornikuntzen eta hileko kuoten baja kudeatzen ditugu eta etxerako itzulera prestatzen dugu, egonaldia amaitzen denerako dena antolatuta eta moldatuta egon dadin.