Zure ongizatea gure nahia delako,

zure neurrira egindako jomuga sortzen dugu.

Zer da Cicer?

Cicer disziplina askotako profesionalen talde bat gara, hainbat arlotan urtetako esperientzia duena, hala nola komunikazioa eta ekitaldien antolaketa, turismoa, interpretazioa edota zuzenbidea. Gure hiriarekin eta bere inguruarekin maitemindutako pertsonak gara eta zeregin argia dugu: lekualdatze bakoitza bizitoki berria norberarena balitz bezala bihurtuko duen esperientzia bat izatea.

Cicer gure Komunitatera behin-behinean edo behin betiko lan arrazoiengatik lekualdatzen diren profesionalei, enpresei eta norbanakoei lekualdatzeko eta instalatzeko soluzioak eskaintzearen beharretik sortu da.

Lanagatik lekualdatzearen kontzeptua ez da lantokiaren aldatzen hutsa, bizimodu pertsonala beste hiri, edo herrialde batera, eramatea da.

Lan moldeen aldaketek eta lanagatik lekualdatu behar izaten duten pertsonen ugaltzeak aldaketa horren aldeko apustua egiteko orduan, egokitze eraginkorra, lasaia eta atsegina aldagai erabakitzailea izatea ekarri dute.

Horregatik, arlo honetan erraztasuna eta arreta pertsonalizatua izatea faktore erabakitzailea bihurtzen da. Askotan enpresetako departamenduek izaten dituzten bestelako lan kargak ekartzen du zerbitzu hori modu integral batez ez eskaintzea.

Lantoki berriarekiko erakargarritasuna eskaintzea, gertutasuna eta berotasuna adieraztea eta etengabeko arreta ematea dira hiru balore ezinbestekoak, enpresaren irudi profesional eta gizatiarra sendotzen dutena.

Honek guztiak langilearen lehiakortasunean eragin positiboa du, eta era berean departamenduek izaten duten lan karga arintzea ekartzen du, hala nola Giza Baliabideena edo Zuzendaritzaren idazkaritzenak..

Cicer Relocation Services lekualdatze ordenatua eta pertsonalizatua eskaintzen duen lehen agentzia nafarra da, profesionalari zein enpresari etengabeko asistentzia bermatzen duena.

Arduraldia, ingurunearen ezagutza zehatza, erantzukizuna eta berotasuna dira Cicerren sorrera bultzatu duten baloreak.

colage_cicer

Lekualdatze zerbitzuak

Zure bizileku berria, zure etxe berria. Pertsona bakoitzak behar dituen ingurunea, etxebizitza eta beharrezko zerbitzuak aurkitzeaz arduratzen gara....

READ MORE

Izapide administratiboak

Jakin badakigu izapide administratiboak egitea estresagarria izaten ahal dela. Paper guztiak egiten ditugu eta gestio guztietan laguntzen dugu....

READ MORE

Murgiltze soziokulturala

Zure ongizatea gure lanaren akuilua da. Hiri bakoitza, bertatik bertara bizitzeko delako. Zure bizitoki berria zuretzako sortutako aisialdiko esperientzien bitartez...

READ MORE
IMG_4795 (1)

Zuen langileen lekualdaketarako osoko kudeaketa egiten dugu. Lantoki berriaren irudi positiboa eskaintzea eta bizi kalitatea hobetzea profesional onenak erakartzeko bi osagai ezinbestekoak dira.

Barne departamenduak lan zama horretarik askatzen ditugu, kasu bakoitza era pertsonalizatuan kudeatzeko.

Enpresa eta langilearen arteko harremana hobetzen du honek. Lasaitasuna eta konfiantza sortzen ditu eta bi aldeetako lehiakortasunean modu positiboan eragiten du.

Erantzukizuna eta konfidentzialtasunean oinarrituta, gure zerbitzuak enpresei haien enplegatuen mugikortasuna lantzeko orduan erabateko lasaitasuna eskaintzen die.

. Multinazionalak

. Erakunde akademikoak eta elkargo profesionalak

. Kirol elkarteak

. Ekoizpen zinematografikoak

. Kongresu eta jardunaldiak

Norbanakoen kasuan, profesionalek hasi duten aldaketaren aurrean dituzten behar guztiei erantzuten diegu, baita haien bikotekideak eta familiak dituztenei ere. Osoko arreta pertsonalizatua erabateko integrazio atsegin baterako. Oinarrizkoenetatik (etxebizitza, ikastetxea…) hasita aisialdira arte, bizitoki berrian bezeroa etxean bezala egon dadila da gure lana.

E-POSTA

info@cicer-relocationservices.com

TELEFONOA

+34 617 391 611

KONTAKTATU

Copyright 2017. CICER Relocation Services