Enpresak:
Zuen langileen lekualdaketarako osoko kudeaketa egiten dugu. Lantoki berriaren irudi positiboa eskaintzea eta bizi kalitatea hobetzea profesional onenak erakartzeko bi osagai ezinbestekoak dira.
Barne departamenduak lan zama horretarik askatzen ditugu, kasu bakoitza era pertsonalizatuan kudeatzeko.
Enpresa eta langilearen arteko harremana hobetzen du honek. Lasaitasuna eta konfiantza sortzen ditu eta bi aldeetako lehiakortasunean modu positiboan eragiten du.
Erantzukizuna eta konfidentzialtasunean oinarrituta, gure zerbitzuak enpresei haien enplegatuen mugikortasuna lantzeko orduan erabateko lasaitasuna eskaintzen die.
- Multinazionalak
- Erakunde akademikoak eta elkargo profesionalak
- Kirol elkarteak
- Ekoizpen zinematografikoak
- Kongresu eta jardunaldiak
Norbanakoak:
Norbanakoen kasuan, profesionalek hasi duten aldaketaren aurrean dituzten behar guztiei erantzuten diegu, baita haien bikotekideak eta familiak dituztenei ere. Osoko arreta pertsonalizatua erabateko integrazio atsegin baterako. Oinarrizkoenetatik (etxebizitza, ikastetxea…) hasita aisialdira arte, bizitoki berrian bezeroa etxean bezala egon dadila da gure lana.